XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Papeldenda baten hiru pakete koaderno dagoz.

Pakete bakoitzak 5,335 kilogramo pisatzen dauz eta paketeak batzeko papel bakoitzak 0,175 kilogramo.

Koaderno bakoitzak 43 gramo pisatzen badauz, zenbat koaderno dagoz pakete bakoitzean? ... koaderno.


- Zein da koaderno guztien pisua? ... kg.

Karmelek musika-ekipo bat erosi dau, 68700 pezeta gehi %15eko BEZa balio izan dauana.

Zenbat ordaindu dau guztira? ... pta.


Gorka eta Ainhoa jaun-andereak bidaia bat egin dabe trenez urrezko txartela erabiliz, eta horri esker %50eko beherapena lortu dabe.

Zenbat diru aurreztuko dabe bien artean pertsona bakoitzeko 4585 pta balio dauan bidaia baten? ... pta.